2013/12/09

Il fait froid III


Asteburu luze hau hotzean pasa dugu, beraz, ez dago ezer hoberik, duela aste pare bat erakutsi nizuen Sessun-en jertseajanztea baino. Jertsearen gainetik, beroki potolo hau, Sessunekoa hau ere, duela ia 6 urtez geroztik, neguan zehar nirekin datorrena egun hotzenetan. Egia esan, estimu handia diot beroki honi...

Hemos pasado el fin de semana con mucho frío, así que nada mejor que el jersey de Sessun que os enseñé hace un par de semanas para pasarlo. Si además, le añadimos este abrigo, también de Sessun, que me acompaña en los días más fríos desde hace más de 6 años, se acabo el frío!
 
 

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Beroki onak Seesunekoak, horren froga zuk daukazun hau...6 urte eta primeran! Nik aurten modelo berdina, baina luzeagoa eta beltza bilatzen ari naiz...ea zortea dudan!
Oso look polita!

Buenos abrigos los de Sessun, prueba de ello el de las imágenes que tiene 6 años y está genial! Yo espero tener suerte en encontrar ese modelo en algo más largo y negro.
Bonito look!

Zuri.

Anónimo dijo...

Gabon Alazne,

Beroki polit-polita! nik ere berdina dut baina beste kolore baten. Zure blog-ean ikusi dudanez, badituzu Sessun-eko hainbat beroki, ta horien artean orain dela urte batzutako modeloa: Beltza, luzeagoa eta barruan ere "borregitoa" duena, seguru badakizula zein den.

Nola garbitzen dituzu? Nik arroparekin kontu handia izaten dut eta asko zaintzen dut, baina justo beroki horrekin...azkenengo aldian etxean garbitu nuen eta "borregitoa" zertxobait ilundu da. Suposatzen dut normala izango dela, baina trukotxoren bat?

Eskerrik asko,

Maitane.

Alazne dijo...

Egun on Maitane!
Nik ere kontu handia dut erroparekin ur hotza erabiltzen dut eta askotan eskuz!
Hala ere berokien kasuan (borregitoa duten biak) biak garbitu ditut beti labadoran. Etiketan begiratu nuen eta 30 gradutara garbitzeko arazorik ez omen dago. Nik ez dut inongo arazorik izan nahiz eta 30 gradutara garbitua ez da guztiz "txuri" gelditzen borregitoa.
Espero lagundu izana!

Egun on bat pasa!

Anónimo dijo...

Eskerrik asko Alazne!!!

Nik ere horrela garbitu dut beti, baina badaezpada. Ez dakit, suposatzen dut hainbeste erabili izanak ta garbitzeak azkenean bere eragina izango duela.

Jarraitu horrelako gauzak politak erakusten!!

Maitane

Anónimo dijo...

Kaixo Alazne,

Zelako look polita. Askotan Argila zapatekin ikusten zaitugu, ta nik ere zapata hoiek erabat gustoko ditut. Baina zapatila horiekin ere ederto geratzen da.

Por txierto, oso zapatila politak, Bilbon erositakoak dira?

Eskerrik asko.

Amaia

Alazne dijo...

Gabon Amaia,
Mila esker!
Ba zapatillak internet bidez erosiak dira,Nike markaren online dendan. Egia esan faltan botatzen dira Bilbon zapatillak erosteko dendak!
Ondo Segi,
Alazne